es | eu | en 948 46 11 35 948 46 15 02 eseki@eseki.com

HOMOLOGAZIOAK

Segurtasun industriala

Eseki-n zure esku jartzen ditugu gure profesionalen ezagutzak eta esperientzia segurtasun industrialeko gaietan, betebehar teknikoen betekizunari dagokionez konponbideak bilatzeko eta CE markaketa aplikatzeko beharrezko eta nahitaezko dokumentuak egiteko, Europar Zuzentarauekin bat etorriz.

Segurtasuna makineriaren diseinuan barneratzea

2006/42/CE Zuzentarauean ezarritako indarrean dagoen legediaren arabera, Europar Batasuneko merkatuan jartzen den makina, ekipo edo instalazio industrial guztiek CE markaketa eduki beharko dute.

Adostasuneko CE aitorpena ziurtapen prozedura bat da, eta horren bitartez, ekoizleak aitortzen du komertzializatutako makinek dagozkion funtsezko segurtasun eta osasun betekizun guztiak betetzen dituztela, eta zenbait dokumentu dituela, hala nola, espediente teknikoa eta jarraibide liburua.

 

 

Makineriaren birmoldaketa

Zenbait kasutan makinak birmoldatzea planteatzen da, ekoizpen beharretan aldaketa bat eman delako, edota hasierako diseinuan hobekuntza beharra dutelako. Birmoldaketa horrek, gehienetan, makinetan ezarritako segurtasun neurriak berraztertzea dakar. Kasu horrek 2006/42/CE Zuzentarauan eta indarrean diren araudietan eskatutako baldintzak aplikatzeko beharrezkotasuna dakar.

Makinen egokitzapena

1215/97 Errege dekretuak, Lan Arriskuen prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 legearen baitan, gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen ditu, langileek lanean erabiltzen dituzten ekipoak erabiltzeko, nahitaezko segurtasun neurriekin.

Makinak 1995eko urtarrilaren 1a baino lehen eskuratu zirenean (CE markaketarik gabe), beharrezkoa da jatorrizko segurtasun neurriak eguneratzea.

1215/97 E.D.-an xedatutakoan oinarrituz, enpresa guztiek bere makinak aipatutako Errege Dekretuaren I eta II eranskinetan ezarritako xedapenetara egokitzeko, egokitzapen prozesua burutu behar dute.

CE markaketarik ez duten lan taldeak aztertu egin behar dira, 1215/1997 E.D.-an adierazitako baldintzak guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horietan antzemandako edozein anomaliak arauarekin bat ez etortzea dakar eta zuzendu egin behar da, neurri zuzentzaileak ezarriz.